Imagen Mab SL (B20733143) espainiar sozietate mugatuak hitz ematen du erabiltzaile guztien intimitatea babestuko duela gure web orrietan dabiltzan bitartean. Sozietatea behar bezala inskribatua dago Donostiako Merkataritza Erregistroan: 1900. liburukia, 179. folioa, SS- 19407 orria, 1. inskripzioa.
IMAGEN MAB SLk site honetako erabiltzaileei PERTSONEN DATUAK BABESTEKO POLITIKAREN inguruko informazioa ematen die
Berariaz aurkakoa ezartzen denean salbu, beharrezkotzat joko da formularioko alorretako datu guztiak osatzea. Formularioak, gainera, datu egiazko, zehatz, oso eta eguneratuekin bete beharko dira. Erabiltzailea izango da ematen dituen datuen egiazkotasunaren eta beroriek eguneratuak edukitzearen erantzule eta aldatzen badira, IMAGEN MAB SLri jakinarazi beharko dio.
Gure web orria bisitatzeko ez duzu zure daturik eman beharrik. Hala ere, mahaia erreserbatu, zerbait erosi, informazioa eta berritasunak jaso, edo gure orrian jasota dauden datuez edo irudiez baliatu nahi baduzu, datu pertsonalak eskatuko dizkizugu, zerbitzu egokia eman ahal izateko.
Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 legea betez, aditzera ematen dizugu erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonalak berariazko fitxategi batean sartuko ditugula. Fitxategiaren jabea eta arduraduna IMAGEN MAB SL da. Halaber, erabiltzaileak zeinahi formulariotan eskatzen diren datu pertsonalak bete eta igortzea onartzen badu, BERARIAZKO BAIMENA ematen dio IMAGEN MAB SLri esandako datuak eta site honetan eskaintzen diren edo eskainiko diren zerbitzuetan parte hartzetik edo erabiltzetik erator daitezkeen datu guztiak tratatu eta bere jabetzako fitxategi automatizatura gehi ditzan.
Emandako datuak ez dira inoiz erabiliko ondoren deskribatzen diren xedeetarako ez bada, eta berehala ezabatuko dira esandako xedeetarako beharrezkoak ez direnean.
Erabiltzaileak eskubidea du IMAGEN MAB SLren fitxategietan berari buruzko informaziora sartzeko,okerra bada zuzentzeko, ezabatzeko edo trata dezaten ukatzeko. Hori imagen@martinberasategui.com posta elektronikoaren bitartez egin dezake, edo fitxategiaren arduradunari –hau da, Donostiako (Gipuzkoa) Frantzia pasealekua, 2, 1.a C, 20012-n helbide soziala duen Gipuzkoa IMAGEN MAB SL sozietateari– idatziz eta sinatuta (NAren kopiarekin) jakinaraziz.
IMAGEN MAB, SLk jasotzen duen Datu Pertsonalen inguruko informazio guztia isilpekotasun handienaz tratatzen da, uneoro sekretu profesionalaren betebeharrak errespetatuz. Ematen diren datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei utziko
Pribatutasun Politika hau onartuz, berariaz baimentzen duzu, Informazio Gizartearen Zerbitzu eta Merkataritza Elektronikoaren (LSSI) gaineko 34/2002 legeko 21. artikuluaren indarrez, IMAGEN MAB SLk komunikazio komertzialak edo publizitarioak igor diezazkizun, zuk jakinarazitako e-mailaren edo kideko beste zeinahi bitarteko elektronikoren bidez. Dena den, esandako baimena ezeztatzeko aukera izango duzu, dohainik eta noiznahi, ondorengo helbide honetara mezu bat igorriz: imagen@martinberasategui.com
Erabiltzailearen datu pertsonalak jasotzearen eta trataera automatizatua ematearen xedeak ondoko hauek dira: gure etxe eta produktuen eta berorien inguruan sortzen diren azken berritasunen informazioa unean-unean ematea, gure sitean erakusten diren produktuak bidaltzeko modua izatea, egindako erreserbak berrestea eta martinberasategui.com web orrietako eduki edo produktuei buruz izan ditzakeen zalantzak argitzea, egiten dituen iruzkinei erantzutea edo balorazioa edo iritzia eskatzea, eta gure sitean aldizka egiten ditugun zozketetan edo promozioetan parte hartzea.
IMAGEN MAB SLk legez eskatzen diren datu pertsonalak babesteko segurtasun mailak jarri ditu eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu emandako datu pertsonalen galera, erabilpen txarra, alterazioak eta baimendu gabeko erabilerak saihesteko.
IMAGEN MAB SLk eskubidea izango du, bere irizpideen arabera edo lege, jurisprudentzia edo enpresaren praktikan aldaketaren bat izan delako, gaur egun datuak babesteko duen politika aldatzeko. IMAGEN MAB SLk aldaketaren bat sartzen badu, testu berria site honetan bertan argitaratuko da, erabiltzaileak indarrean dagoen datuen babeserako politikaren berri izan dezan. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremanei dagokien guztian, sitera sartzen den unean aurreikusitako arauak egongo dira indarrean.
Imagen Mab SL arduratzen da web orri hau egiteaz eta mantentzeaz. Bisitatzen gaituzun bakoitzean, gure edukia onartzen eta gure baldintzei erantzuten ari zara.
Web orri honetan azaltzen diren eduki guztiak Imagen Mab SLren jabetzakoak dira eta berak administratzen ditu, bera baita «Martin Berasategui» markaren edo Martin Berasategirekin zerikusia duten beste enpresen jabea. Web honetako materialak edo irudiak bitarteko bisual edo idatzietatik hedatzeko utzi izanak ez du esan nahi azken hartzailearen jabetzakoak izatera pasatzen direnik, eta ezingo da erabilera publikorako edo komertzialerako erreproduzitu edo kopiatu orriko ezein parte; aldez aurretik eskatuta, Imagen Mab SLk horretarako baimena ematen duenean salbu.
Web orri honetan erabiltzen diren marka guztiak Imagen Mab SLren edo berarekin zerikusia duten beste enpresa batzuen jabetza erregistratuak dira. Guggenheim Bilbao jatetxeari dagokion «Guggenheim Bilbao» markaren erabilpena eta enplegua markaren jabetza duen –eta berorren enplegua eta erabilera zaintzeko eta kontrolatzeko ardura duen– erakundeak baimenduta dago.
taldearen web orriaren menua